Ni Ane Soreasu naiz eta Elgoibarko barnetegian lau egun pasa ditut, lau egun horietan gauza desberdinak egin nituen.
Lehenengo egunean, astelehenan, geure burua aurkeztu genion elkarri, jolasen bidez. Bazkaldu ondoren, mendira buelta bat ematera joan ginen eta bueltatzean, barnetegi barruan talde joku batzuetara jolastu genuen. Bukatzeko, afaldu ondoren, denbora librea izan eta oheratu baino lehen guk taldeka pentsatutako jokuetara jolastu genuen.
Bigarren egunean, asteartean, Kalamua mendia igo genuen eta bazkaldu ondoren, barnetegi barruan joku batzuetara jolastu eta pixka bat abestu genuen ere. Bukatzeko, afaldu ondoren, denbora librea izan eta oheratu baino lehen guk taldeka pentsatutako jokuetara jolastu genuen.
Hirugarren egunean, asteazkenean, altxorraren bila jokura jolastu genuen barnetegitik kanpo eta bazkaldu ondoren, barnetegi barruan gure artean konfiantza hartzeko joku batzuetara jolastu genuen eta pixka bat abestu genuen ere. Bukatzeko, afaldu ondoren, denbora librea izan eta oheratu baino lehen guk pentsatutako jokuetara jolastu genuen.
Azken egunean, ostegunean, barnetegi barruan geratu ginen dantza egiteko joku batzuetara jolasten eta pixka bat abesten. Bazkaldu ondoren, bideo bat ikusi genuen gure argazkiekin.
Oso ondo pasa nuen, lagun berriak egin nituen eta beraikin konfiantza gehiago izaten lortu nuen.
Ane Soreasu